Mundua -

KANADA

Mark Carney aukeratu dute Kanadako lehen ministro izateko, Justin Trudeauren ordez

Kanadako eta Ingalaterrako Bankuaren gobernadore izandakoa Alderdi Liberalaren buru ere izango da. Bozketan aise (botoen % 85,9) nagusitu zaio lehen ministro orde eta Finantza ministro izandakoari (Chrystia Freeland).

Mark Carney ekonomialaria aukeratu dute Justin Trudeauren ordezkatzeko. Artxiboko argazkia: EFE
Mark Carney ekonomialaria aukeratu dute Justin Trudeauren ordezkatzeko
Mark Carney ekonomialaria aukeratu dute Justin Trudeauren ordezkatzeko. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mark Carney ekonomialaria aukeratu dute igande honetan Kanadako lehen ministro eta Alderdi Liberalaren buru izateko, eta Justin Trudeau ordezkatuko du.

Kanadako eta Ingalaterrako Bankuaren gobernadore izandakoa aise nagusitu (botoen % 85,9 eskuratuta) zaio Chrystia Freeland lehen ministro orde eta Finantza ministro izandakoari.

Guztira, Alderdi Liberaleko 400.000 kide inguru zeuden botoa ematera deituta, baina, azkenean, 150.000 inguruk parte hartu dute bozketan.

Alderdi Liberalaren buruzagi aukeratu berritan, datozen orduetan Justin Trudeau lehen ministroaren tokia hartuko du behin-behinean. Aurreikuspenen arabera, litekeena da hauteskunde orokorrak apirilerako deitzea.

Hautatua izan osteko lehen hitzaldian, nabarmendu du ekonomia indartzeko lan egingo duela. Gainera, Carneyk ohartarazi du Trumpek Kanadako ekonomia eta subiranotasuna arriskuan jarri dituela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko azken ordukoa Gaurko titularrak Gaurko azken ordukoa Kanada albisteak