Mundua -
NAZIO BATUAK
8.900 migratzaile baino gehiago hil ziren 2024an, azken hamarkadan hildako gehien utzi dituen urtea
Biktimen kopuruak % 2,1 egin zuen gora iaz 2023ko datuekin alderatuta, eta laugarren urtez jarraian egin du gora 2020tik. Nazio Batuen Migrazioetarako Nazioarteko Erakundearen (OIM) datuak dira.
Agentziak | EITB MEDIA
Gutxienez 8.938 pertsona hil ziren mundu osoan migrazio-ibilbideetan 2024an, Nazio Batuen Migrazioetarako Nazioarteko Erakundea (IOM) 2014an datuak erregistratzen hasi zenetik izandako kopururik altuena.
Argitaratutako datu horren arabera, biktimen kopuruak % 2,1 egin zuen gora iaz 2023ko datuekin alderatuta, orduan gutxienez 8.747 migratzaile hil baitziren, eta laugarren urtez jarraian egin du dira 2020tik. Urte horretan zenbatu ziren heriotza gutxien, neurri batean covid-19 pandemiak eragindako fluxuen murrizketaren ondorioz.
2019tik lehen aldiz, Mediterraneoko ibilbidea ez da hilgarriena izan migratzaileentzat: iaz gutxienez 2.452 pertsona hil ziren, eta hildakoen kopururik handiena (2.778) Asiako ibilbideetan zenbatu zuten.