Mundua -

Kanada

Kanadako Gobernuak apirilaren 28rako aurreratu ditu hauteskundeak

Mark Carney martxoaren 14an izendatu zuten lehen ministro, Justin Trudeauk dimisioa eman ostean. Sei hilabete aurreratu ditu hauteskundeak, inkesten arabera, agintean den Alderdi Liberalak laugarrenez hauteskundeak irabazteko aukera baitu.

Mark Carney Kanadako lehen ministroa. Argazkia: EFE
Mark Carney Kanadako lehen ministroa. Argazkia: EFE
Mark Carney Kanadako lehen ministroa. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kanadako Parlamentua desegiteko eta apirilaren 28rako hauteskundeak aurreratzeko eskatu dio Mark Carney Kanadako lehen ministroak Mary Simon jardunean dagoen estatuburuari.

Martxoaren 14an Justin Trudeauk dimisioa eman ostean, lehen ministro izendatu zuten Carney. Sei hilabete aurreratu ditu hauteskundeak, inkesten arabera, agintean dagoen Alderdi Liberalak laugarrenez hauteskundeak irabazi eta Parlamentuko Behe Ganberan gehiengoa eskuratzeko aukera baitu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Eguneko albisteak Albisteak Hauteskundeak Kanada