Mundua -

TITULAR NAGUSIAK

Albiste izango dira: Trumpen muga-zergak, Gasteizko sutea eta Erresuma Batura bidaiatzeko baimena

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.

Donald Trump presidente estatubatuarra, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE
Donald Trump presidente estatubatuarra, artxiboko irudi batean
Donald Trump presidente estatubatuarra, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2025eko apirilaren 2an, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Trumpen muga-zergak: Donald Trump AEBko presidenteak muga-zerga berriak iragarriko ditu gaur, arratsaldeko lauretan, Washingtonen (22:00etan Euskal Herrian), Wall Streeteko burtsa itxi ostean. 'Askapen Eguna' izena jarri dio Trumpek muga-zerga sorta iragartzeko jardunaldiari. Karoline Leavitt Etxe Zuriko bozeramaileak berretsi du muga-zerga berri horiek "berehala" sartuko direla indarrean. Orain arte, altzairuaren eta aluminioaren inportazioei muga-zergak indarrean sartu dira, bai eta Mexiko, Txina eta Kanadako produktuei, neurri desberdinean, aplikatutakoak ere.

- Gasteizko sutea: Bart hondakinak birziklatzeko lantegi batean, Gasteizen, piztutako sutea kontrolpean geratu da gauerdia aurretik, baina suhiltzaileek ez dute erabat itzaltzea lortu oraindik. Udaleko iturriek jakinarazi dutenez, egun bat edo bi beharko dituzte itzaltzeko. Sutea handia 21:15 aldera piztu da Onaindia birziklatze-lantegian, Artapadura kalean. Dena den, ez da inor zauritu. Ke-laino handi bat sortu da, eta, ondorioz, suhiltzaileek leihoak ixtea gomendatu dute. Hala ere, asteazken goizaldean bertan behera utzi du Udalak leihoak ixteko gomendioa, partikulak aztertu ondoren.

- Erresuma Batura bidaiatzeko baimena: Asteazken honetatik aurrera, Erresuma Batura Bidaiatzeko Baimen Elektronikoa (AEV edo ETA, ingelesezko sigletan) tramitatu beharko dute Europako herritar guztiek . Neurri berri horrek bisaturik gabe edo legezko bizilekurik gabe herrialdean sartzen diren bidaiariei eragingo die, eta turistei zein sei hilabetetik beherako egonaldia egiten duten ikasle eta negozio-bisitariei aplikatuko zaie.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko azken ordukoa Europar Batasuna Araba Turismoa Euskadi berriak Ameriketako Estatu Batuak albisteak Txina Suteak Erresuma Batua Gizartea bideoak Ekonomia albisteak Mexiko albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Gasteiz berriak Albisteak Donald Trump albisteak Aste Santua Kanada azken ordukoa Bidaiak Suhiltzaileak albisteak Merkataritza albisteak Industria Automobilgintza Euskadin eta Nafarroan