Mundua -

TITULAR NAGUSIAK

Albiste izango dira: Trumpen muga-zergak, Gazako haurrak Euskal Herrian eta hizkuntza eskubideak

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.

Donald Trump presidente estatubatuarra, muga-zerga berriak iragarri dituen ekitaldian. Argazkia: EFE
Donald Trump presidente estatubatuarra, muga-zerga berriak iragarri dituen ekitaldian
Donald Trump presidente estatubatuarra, muga-zerga berriak iragarri dituen ekitaldian. Argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2025eko apirilaren 3an, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Erreakzioak: Trumpen muga-zergak: Donald Trump AEBko presidenteak % 10eko muga-zerga orokorrak iragarri ditu herrialde guztien inportazioentzat, % 20koak Europar Batasuneko produktuentzat eta % 34koa Txinarentzat. Ursula von der Leyen Europako Batzordeko presidenteak azpimarratu du "erantzuteko prest" dagoela, erantzun hori nolakoa izango den zehaztu ez badu ere. 

- Gazako haurrak Euskal Herrian: Gaixotasun onkologikoren bat duten Gazako bost adingabe (1-13 urte artekoak) artatuko ditu Osakidetzak; hiru, Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean, eta bi, Donostiakoan. Orotara, 13 haur palestinar iritsi dira gauean Zaragozako aireportu militarrera, eta, lur hartu orduko, bostek Euskal Herrirako bidea hartu dute. Familiek lagunduta etorri dira.

- Hizkuntza eskubideen txostena: Hizkuntza Eskubideen Behatokiak "Hizkuntz Eskubideen Egoera 2024" txostena aurkeztuko du Bilboko, Euskararen Etxean. Agurne Gaubekak, Behatokiko zuzendaria, eta Garbiñe Petriatik, Behatokiko teknikaria, parte hartuko dute ekitaldian.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskarari buruzko berriak Munduko azken ordukoa Osakidetza Europar Batasuna Albisteak Nafarroa Ameriketako Estatu Batuak albisteak Txina EAE albisteak Gazako argazkiak Ekonomia albisteak Mexiko albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Donald Trump albisteak Israel Palestina azken orduko albisteak Kanada azken ordukoa Merkataritza albisteak Industria Osasunbidea gaur Hizkuntz Eskubideen Behatokia Automobilgintza Euskadin eta Nafarroan Ekialde Hurbila