Mundua -

GERRA KOMERTZIALA

Trump muga-zergen inguruan akordioak lortzeko prest dago "proposamen bikain bat egiten digun edonorekin"

Trumpen esanetan, "muga-zergek negoziatzeko ahalmen handia ematen digute; izan ere, emaitza onak lortu ditugu beti muga-zergekin, eta oso ondo erabili nituen aurreneko agintaldian".

ARGAZKIA: EFE
ARGAZKIA: EFE
ARGAZKIA: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako presidentea muga-zergen inguruan akordioak lortzeko prest agertu da, herrialderen batek "primerako" akordio bat eskaintzen badio. 

Air Force One hegazkinean egin ditu hitzok, kazetariekin egindako solasaldi batean. 

"Muga-zergek negoziatzeko ahalmen handia ematen digute; izan ere, emaitza onak eman dizkigute beti, eta oso ondo erabili nituen aurreneko agintaldian. Orain, maila berri batera eraman ditugu muga-zerga horiek", adierazi du. 

Bestalde, Maros Sefcovic Europar Batasuneko Merkataritza komisarioak bilera egin du gaur AEBko merkataritza arduradunekin, Trumpek iragarritako muga-zergak negoziatzeko asmoz.

Europar Batasuneko herrialdeei % 20ko muga-zerga ezarri die Trumpek, eta horri inportatutako autoen gainean ezarritakoa (% 25) eta altzairuaren eta aluminioaren gainekoa (% 25) gehitu behar zaizkio.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ameriketako Estatu Batuak Eguneko albisteak Albisteak Donald Trump