Mundua -
AMERIKETAKO ESTATU BATUAK
Trumpek bizileku baimena emango die 5 milioi dolar ordaintzen duten atzerritarrei
Presidente estatubatuarrak Trump izena jarri dio bere aurpegia eta sinadura dituen urre koloreko txartelari.
AGENTZIAK | EITB Media
Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak bizileku baimena erosteko aukera emango die bost milioi dolar ordaindu ahal dituzten atzerritarrei. "Trump txartela" izenez bataiatu duen urrezko txartelak bere aurpegia eta sinadura ditu.
"Bost milioiren truke zurea izan daiteke", adierazi du Trumpek Air Force One hegazkinean egin duen bidaiaren baitan. Aipaturiko txartelak bi asteko epean jarriko dituzte salgai.
Ingelesez golden visa (urrezko bisa) ere deitzen dioten txartelaren jabeek AEBko egoiliarren (txartela berdea) pribilegio berberak izango dituzte.
Tokiko hedabideek zabaldutako informazioaren arabera, estatubatuarrek ez bezala, "urrezko txartela" dutenek ez dute atzerrian lortutako diru-sarrerengatik zergarik ordaindu beharko Ameriketako Estatu Batuetan.
Otsailean aurkeztu zuenean, Trumpek esan zuen jende askok erosiko duela, eta Howard Lutnick Merkataritza idazkariak ziurtatu du milioi bat izan daitezkeela interesdunak.