Mundua -
AEB
Trump Etxe Zurira bultzatu zuten handiki teknologikoek dirutza galdu dute haren neurri ekonomikoen ondorioz
Mark Zuckerbergek (Meta), Jeff Bezosek (Amazon), Sundar Pichaik (Google) eta Elon Muskek (Tesla) odolustea izan dute, aste honetan, bereziki, Trumpek iragarritako muga-zergek areagotu egin baitituzte galerak.
EITB Media
Donald Trump AEBko presidenteak mundu mailan ezarri dituen muga-zergek bera babestu zuten magnate teknologikoei ere eragin diete, eta ez edonola.
Urtarrilaren 20an Etxe Zurian Trumpen kargu-hartze zeremonian izan ziren handiki teknologikoek, Zuckerbergek, Bezosek, Pichaik eta Muskek berak, kasu, odolustea izan dute azken asteetan Trumpen neurri ekonomikoen ondorioz, eta horien konpainiek galera handiak izan dituzte burtsan.
Lau gizon horien artean bakarrik, 2 bilioi dolarreko galerak izan dituzte: Mark Zuckerbergek, Metaren jabeak, 272.000 milioi dolar baino gehiago galdu ditu; Jeff Bezosek, Amazonen buruzagiak, ia 550.000 milioi dolarreko galerak izan ditu; Sundar Pichaik, Googleko buruak, 600.000 milioi dolarreko zuloa egin du; eta Elon Muskek, Teslaren jabeak, Trumpen eskuin eskua ere badenak, 600.000 milioi dolar galdu ditu.
Nvidiak, Applek eta Microsoftek ere galera izugarriak izan dituzte.