Mundua -

Gerra komertziala

Trumpek leundu egin du munduaren aurkako gerra komertziala, baina gordindu egin du Txinaren kontrakoa

AEBko presidenteak % 10eko muga-zerga unibertsala ezarri du 90 egunez, baina Txinari % 125era igo dio.

Donald Trump AEBko presidentea asteazken honetan. Argazkia: EFE
Donald Trump AEBko presidentea asteazken honetan. Argazkia: EFE
Donald Trump AEBko presidentea asteazken honetan. Argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donald Trump AEBko presidenteak mundu osoaren aurka abiatutako gerra komertzialak norabidea aldatu egin du gaur berriro.

Agintariak gordindu egin du Txinaren aurkako merkataritza-gerra, % 125era igo baitizkio muga-zergak, baina, aldi berean, 90 egunez eten dizkie AEBren aurka neurririk hartu ez duten 75 herrialderi, eta % 10eko arantzel orokorra ezarri die. Trumpek muga-zergen eten izana justifikatu du, "jendea apur bat beldurtzen ari zelako".

Trumpek bere sare sozialean azaldu duenez, Washingtonekin negoziatu nahi izan dutelako leundu dizkie arantzelak herrialde horiei.

"90 eguneko ETENA onartu dut, eta epe horretan muga-zergak % 10era jaistea", iragarri du Trumpek.

Aldi berean, areagotu egin du Beijingen aurkako presioa, eta zergak % 125era igo dizkio, uste baitu "errespetu falta" izan zela AEBren aurkako neurriak hartzea.

AEBko presidenteak ziurtatu du Txinarekin eta Washingtongo gainerako bazkide komertzialekin akordio bat lortzeko asmoa duela, baina "bidezko akordioak" izan beharko direla ohartarazi du.

Ustekabean, Trumpek AEBren aurka neurririk hartu ez duten herrialdeen zerrendan sartu du Europar Batasuna (gaur bertan lehen muga-zergak onartu dituzten arren), eta, ondorioz, Hogeita zazpiek % 10eko tarifa izango dute hiru hilabetez, % 20koa izan beharrean.

Trumpek mezua publikatu eta gero Etxe Zurian egindako agerraldi batean, Scott Bessent Altxor idazkariak baieztatu du Vietnamekin, Japoniarekin, Hego Korearekin eta Indiarekin abiatuko dituztela orain lehen negoziazioak.

Horren esanetan, etenaldi partziala presidentearen estrategiaren parte da, eta ez duela atzera egin presioen aurrean.

"Ez erantzun muga-zerga gehiagorekin, eta saritu egingo zaituztegu", nabarmendu du, Trumpen jarrera laburbiltzeko.

"Negoziatu nahi duen edozeini entzutegi prest gaude", gaineratu du.

"Ipurdia musukatu didate"

Asteazkenean, Trumpek iseka egin zien negoziazio bila Etxe Zurira jo zuten herrialdeei. "Deika ari zaizkit, ipurdian musu ematen ari zaizkit. Irrikaz daude akordioa lortzeko", adierazi zuen, Batzorde Errepublikanoaren aurrean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa Nazioartea Europar Batasuna Brusela Europa Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Donald Trump