Mundua -

TITULAR NAGUSIAK

Albiste izango dira: Menia merkataritza gerran, Glasgow Rangers-Athletic eta suteen prebentzioa etxean

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.

Donald Trump AEBko presidentea asteazken honetan. Argazkia: EFE
Donald Trump AEBko presidentea asteazken honetan
Donald Trump AEBko presidentea asteazken honetan. Argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2025eko apirilaren 10ean, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Menia merkataritza gerran: Donald Trump AEBko presidenteak mundu osoaren aurka abiatutako merkataritza gerrak ezusteko norabide aldaketa egin du. Agintari estatubatuarrak gordindu egin du Txinaren aurkako guda, % 125era igo baitizkio muga-zergak, baina, aldi berean, 90 egunez eten dizkie AEBren aurka neurririk hartu ez duten 75 herrialderi eta % 10eko arantzel unibertsala ezarri die. Ustekabean, Trumpek AEBren aurka neurririk hartu ez duten herrialdeen zerrendan sartu du Europar Batasuna (gaur bertan lehen muga-zergak onartu dituzten arren), eta, ondorioz, 27ek % 10eko tarifa izango dute hiru hilabetez, % 20koa izan beharrean.

- Glasgow Rangers-Athletic: Athleticek Glasgow Rangersen aurka jokatuko du Europa Ligako final-laurdenetako joaneko partida. Neurketa Glasgoweko Ibrox Stadiumen jokatuko da, 21:00etatik aurrera. Zuri-gorrien helburua da joaneko norgehiagokan emaitza ona ateratzea, San Mameseko apirilaren 17ko itzuliko norgehiagokan aurrera egiteko aukera gehiago izateko. Yuri Berchiche da Athleticen baja bakarra Glasgoweko partidarako. Ernesto Valverde entrenatzaileak prest ditu beste jokalari guztiak. 

- Suteen prebentzioa etxean: Etxean suteak piztea nola eragotzi eta larrialdi egoeretan nola jokatu bertatik bertara azaldu du Xarles Sainz de Aja Bizkaiko Foru Aldundiko prebentzio zerbitzuko suhiltzaileak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Athletic Futbola Mundua berriak Europar Batasuna Eskozia berriak Ameriketako Estatu Batuak albisteak Txina gaur Suteak gaur Ekonomia albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Donald Trump albisteak Athletic Club de Bilbao bideoak UEFA Europa Liga 2024 Suhiltzaileak Merkataritza albisteak Industriaren azken ordukoak Bizkaiko Foru Aldundia albisteak Automobilgintza Euskadin eta Nafarroan