Mundua -

ISTRIPUA

Familia katalan bat hil da bere helikopteroa New Yorken, Hudson ibaira erorita

Helikopteroa New York Helicopter Tours izeneko turismo-enpresakoa zen, eta bisita panoramikoak eskaintzen ditu airetik.

Helikopteroaren arrastoak Hudson ibaian. Argazkia: EFE
Helikopteroaren arrastoak Hudson ibaian. Argazkia: EFE
Kataluniako familia bat zeraman helikopteroa New Yorkeko Hudson ibaira erori den unea

0:26

Agentziak | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kataluniako bost pertsona hil dira New Yorken, Hudson ibaira helikoptero bat erorita, Eric Adams alkateak baieztatu duenez. Familia bereko bi heldu eta hiru haur omen dira hildakoak, eta pilotua ere hil da.

Prentsaurrekoan, New Yorkeko alkateak esan du ez dela inor bizirik atera istriputik, "Espainiako familia bat eta pilotu bat" direla hildakoak, eta bidaiarien artean bi heldu eta hiru haur daudela zehaztu du.

Helikopteroa New York Helicopter Tours izeneko turismo-enpresakoa zen, eta bisita panoramikoak eskaintzen ditu airetik.

Flight Radar aplikazioaren arabera, istripua gertatu zen unean helikopteroak (Bell 206 bat) 15 minutu zeramatzan hegan, eta sei kilometro egin zituen airean.

Downtown Manhattango heliportutik irten zen, hegoalderantz jo zuen, iparralderantz hegan egin aurretik George Washington zubiraino, eta gero hegoalderantz joan zen berriro, New Jerseyko kostatik, Hoboken parean kontrola galdu arte.

Helikopteroa 15:15ean erori zen, eta tenperatura oso baxua zegoen une horretan, 5 ºC inguru. Zenbait hedabidek erakutsi dituzten irudietan, atzeko aldea apurtuta zuen helikoptero bat ikus daiteke ibaira erortzen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea New York Eguneko albisteak Albisteak