Mundua -

TITULAR NAGUSIAK

Albiste izango dira: II. Mundu Gerraren bukaeraren 80. urteurrena, autokarabanen gorakada eta Copernicus

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.

"Popel" dokumentalaren fotograma bat. Lana gaur estrenatuko da Pragan. EITB Media
"Popel" dokumentalaren fotograma bat.
"Popel" dokumentalaren fotograma bat. Lana gaur estrenatuko da Pragan. EITB Media

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2025eko apirilaren 15ean, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- 80 urte II. Mundu Gerra amaitu zela: 1945eko irailean bukatu zen II. Mundu Gerra, eta amaiera hura gogoan, Pragan (Txekiar Errepublika) holokaustoaren biktimen omenezko ekitaldiak izango dira gaur. Biktimak ez ezik, Frantisek Suchy Pragako errausketa-labeko arduraduna ere goratuko dute, izan ere, 2.000 fusilatutakoen gorpuak eta errautsak identifikatu eta gorde zituen, isilpean. Antolatutako ekitaldien artean, Gernikako Arbolaren kimu bat landatuko dute, eta Oier Plazaren "Popel" dokumentala estreinatuko dute. EITBren partehartzea duen lan honek sei errepublikanoen, tartean Anjel Lekuona bizkaitarraren, historia kontatzen du; Suchy jaunaren jardunari esker, euren berri izan ahal izan zuten euren oinordekoek.

- Autokarabanen gorakada: Autokarabanak goraldi betean daude, eta gero eta jende gehiagok aukeratzen du ibilgailu mota hori bidaiatzeko. EAEn eta Nafarroan horiek aparkatzeko hainbat gune daude, baina nahikoak al dira? eitb.eus-ek Sorbeltz euskal autokarabanen elkartearekin eta Tximeleta nafarrarekin aztertu du egoera.

- Copernicus txostena: 2024. urtea Europako beroena izan zen erregistroak daudenetik, Copernicuseko Klima Aldaketaren Zerbitzuaren (C3S) eta Munduko Meteorologia Erakundearen txostenaren arabera. Arreta berezia eskaini diote Valentziako goialdeko depresioaren gisako fenomeno klimatikoei.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Klima-aldaketa 2025 Munduko albisteak 2025 Gaurko albisteak Nafarroan Turismoa Euskadi berriak Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Europa bideoak Gernika-Lumo bideoak Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Larrialdi klimatikoa albisteak