Mundua -

Ekialde Hurbila

Israelgo Armadak dio Gazako Zerrendaren % 30 kontrolatzen duela

Urtarrilaren erdialdean Israelek Hamasekin lortutako su-etena hautsi zuenetik, soldadu israeldarrek 1.600 pertsona baino gehiago hil dituzte, eta inbasioa hasi zenetik 51.000 hildako utzi dituzte.

Israelgo soldaduak, Gazan, artxiboko irudia. Argazkia: EFE
Israelgo soldaduak, Gazan, artxiboko irudia. Argazkia: EFE
Israelgo soldaduak, Gazan, artxiboko irudia. Argazkia: EFE

Agentziak | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Israelgo Defentsa Indarrek (FDI) asteazken honetan jakinarazi dutenez, euren tropek Gazako Zerrendaren lurraldearen % 30 inguru kontrolatzen dute. Era berean, Avichai Adrai bozeramaile militarrak ziurtatu du Gazan dauden soldaduak prest daudela lurreko maniobren "irismena handitzeko", operazioaren emaitzen arabera. Hain zuzen ere, azken egunotan Morag ardatza zabaltzeko ahaleginak egin dituzte. Ardatz horrek Rafah eta Jan Yunis hirien artean banatzen du enklabea.

Adraik zehaztu duenez, Gazako Zerrendaren zati horren kontrolak "segurtasun eremu operatibo" bat ezartzeko balio dio Israelgo Armadari.

Israelgo Armadak duela ia hilabete ekin zion berriro Gazako Zerrendaren aurkako eraso militarrari, eta, horrela, Hamasekin urtarrilaren erdialdean lortutako su-etena hautsi zuen. Ordutik, agintari palestinarrek baieztatu dute Israelek 1.600 pertsona baino gehiago hil dituela, eta guztira 51.000 hildako baino gehiago izan direla inbasioa hasi zenetik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Gazako Zerrenda Eguneko albisteak Albisteak Israel