Mundua -
Palestina
Gazako ikastetxeen % 70ek baino gehiagok eraso zuzenak jasan dituzte
Gainera, Zerrendako eskolen % 88k berreraikuntza edo birgaitze lan handiak behar dituzte.
Agentziak | EITB Media
Gazako Zerrendako ikastetxeen % 70ek baino gehiagok eraso zuzenak jasan dituzte 2023ko urriaren 7an Israelek Palestinako lurraldean erasoaldia abiatu zuenetik.
"Gazako eskolen % 70ek baino gehiagok eraso zuzenak jasan dituzte", adierazi du Ekialde Hurbileko Palestinar Errefuxiatuentzako Nazio Batuen Agentziak (UNRWA), Global Education Cluster Save the Childrenek eta Nazio Batuen Haurren Laguntzarako Funtsak (UNICEF) osatutako foroaren datuak aipatuta.
Iturri horren arabera, Gazako eskolen % 88k "berreraikuntza edo birgaitze lan handiak behar dituzte", gaineratu du.
Horietako asko UNRWAren 162 ikastetxeetako batzuk dira, zeinetan "ehunka mila haurrek ikasten zuten". "Gazako haurrak lekuz aldatuta, traumatizatuta eta hezkuntzarik gabe daude", ohartarazi du UNRWAk. "Gazako hezkuntza gerraren biktima da", erantsi du.