Mundua -

Israel

15 paramedikuren hilketarekin lotutako akatsak onartu ditu Israelgo Armadak, eta ofizial bat kargugabetu du

Palestinako Ilargi Gorriaren zuzendari Yunis al Jatibek kritikatu du "faltsua" eta "kontraesankorra" dela Israelek egin duen ikerketa militarra.

15 paramedikuren hilketarekin lotutako akatsak onartu ditu Israelgo Armadak
15 paramedikuren hilketarekin lotutako akatsak onartu ditu Israelgo Armadak
15 paramedikuren hilketarekin lotutako akatsak onartu ditu Israelgo Armadak

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Israelgo Armadak onartu du "gaizki ulertuak" eta "akatsak" egon zirela iragan martxoaren 23ko Rafahko erasoetan. 15 paramediku, erreskate taldeetako langileak eta NBEko behargin bat hil zituen egun hartan Israelek, eta eraso horri buruz esan du "ikuspen gutxi" zegoenez, brigadako komandanteordeak ez zituela anbulantziak ezagutu. Hori horrela, kargutik kendu dute komandanteordea, eta kargu hartu diote komandanteari.

Gertatutakoaren gaineko ikerketaren laburpenean azaltzen dute hainbat tiroketa egin zituela Israelek anbulantzien, suhiltzaileen autoaren eta NBEren ibilgailuaren kontra. Ilargi Gorriko eta Gazako Defentsa Zibileko kideak zihoazen ibilgailu horietan, eta, Armadaren arabera, Hamaseko sei miliziano ere bazeuden.

Israelek Gazako 15 paramedikuren hilketaren inguruan emandako bertsioa gezurtatu egin du bideo batek

2:42

Txostenak zehazten duenez, "Hamaseko zenbait ibilgailu" erasotu zituzten lehenik, eta ondoren —ordubete geroago— anbulantzien eta suhiltzaile autoaren aurkako erasoak hasi zituzten. "Mehatxatuta" sentitu zirela, eta, horregatik, horien kontra ere oldartu zirela azaldu dute txostenean.

Hirugarren erasoa handik 15 minutura iritsi zen (NBEren ibilgailu bati tiro egin zioten). Aipatu iturriek argitu dute "arauak urratzen zituzten akatsak egin zituztela". Azken eraso horretan NBEko kide bat hil zuten.

Kontakizuna "faltsua" eta "kontraesankorra" dela esan du Ilargi Gorriak

Palestinako Ilargi Gorriaren zuzendari Yunis al Jatibek kritikatu du "faltsua" eta "kontraesankorra" dela Israelek egin duen ikerketa militarra.

Al Jatiben hitzetan, militar israeldarrek anbulantzietako langileekin hitz egin zuten erasoa gertatu aurretik. Horregatik, "gezurretan" ari direla salatu du.

Gainera, baieztatu du tiroketa gertatu zela onartu duten arren, militarrak ez dituztela epaituko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea NBE Gazako Zerrenda Eguneko albisteak Albisteak Israel