Mundua -

TITULAR NAGUSIAK

Albiste izango dira: Aita santuaren hil kapera, PAOK - Bilbao Basket eta Ordiziako Artzain Eguna

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.

Frantzisko aita santuaren gorpua Santa Martaren egoitzako kaperan. Argazkia: EFE
Frantzisko aita santuaren gorpua Santa Martaren egoitzako kaperan
Frantzisko aita santuaren gorpua Santa Martaren egoitzako kaperan. Argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2025eko apirilaren 23an, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Frantzisko aita santuaren hil kapera: Frantzisko aita santuaren hilotza 09:00etan eramango dute Santa Martaren egoitzatik San Petri basilikara, fededun guztiek omenaldia egin diezaioten. Prozesioa Santa Marta plazatik eta Vatikanoko San Petri plazatik igaroko da. Kanpaien arkutik San Petri plazara irtengo da eta Vatikanoko basilikan sartuko da erdiko atetik. Aitortzaren aldarean, kardinal kamarlengoa izango da Hitzaren Liturgiaren buru, eta horren amaieran hasiko dira bisitariak aita santuaren gorpua ikusten.

- PAOK - Bilbao Basket: Bilbao Basketek Europa Kopako titulua bereganatu nahi du, PAOKen aurka Salonikan (Grezia) jokatuko duen finaleko itzuliko partidan. Bilboko taldeak finalaren joaneko norgehiagokan eskuratutako zazpi puntuko errentarekin ekingo dio itzuliko lehiari. Finala zuzenean emango dute eitb.eus-ek eta ETB1ek, 19:15etatik aurrera.

- Ordiziako Artzain Eguna: "Garena" Jatetxeko Julen Baz eta Peli Perez de Anuzitak ebakiko dute Idiazabal Gazta Berria Ordizian ospatuko den Artzain Egunean, 11:15ean Ordiziako udaletxean. Urteroko legez, asteazkeneroko azokaren altzoan ospatuko da urteko lehen azoka berezia eta Artzain Eguna. Urtero bezala, transhumantzia irudikatu eta artzainen lana balioan jartzeko asmoz, artaldeek herrigunea igaroko dute, 11:00etan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Saskibaloia sailkapenak Zer gertatu da munduan gaur? Bilbo berriak Gaurko albisteak Gipuzkoa Gizartea Aita santua Bilbao Basket albisteak Greziako berriak Prentsa digitalaren azken orduko Ordizia bideoak Albisteak Italiako berriak Idiazabal Gazta albisteak Animalia basatiak Abeltzaintza hoy Gotzain Biltzarraren albisteak gaur Fiba Europe Cup