Mundua -

AMERIKETAKO ESTATU BATUAK

Teslak gora egin du, Muskek Trumpen Gobernuan gutxiago parte hartuko duela iragarri berritan

Auto elektriko ekoizleak % 71 apaldu ditu bere irabaziak urteko lehen hiruhilekoan eta horrek eragin du aurreko egunetan Teslaren akzioek behera egitea.

Tesla auto elektrikoak kargatzeko gune bat, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE
Tesla auto elektrikoak kargatzeko gune bat, artxiboko irudi batean
Tesla auto elektrikoak kargatzeko gune bat, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Tesla enpresaren akzioak % 5 baino gehiago suspertu dira burtsan, AEBko konpainiak urteko lehen hiruhilekoan bere irabaziak % 71 apaldu —409 milioi dolarretaraino— eta Elon Musk handi-mandiak enpresako kontuetan buru-belarri ariko dela eta Donald Trumpen gobernuan gutxiago parte hartuko duela iragarri berritan.

Atzo, saioaren amaieran Teslaren akzioek % 4,6 egin zuten gora teknologia berrien Nasdaq burtsa indizean, eta 237,97 dolarreko langan zeuden, baina after hour deituriko merkatuan % 5eraino gora egin zuten.

Auto elektriko ekoizleak zabaldutako datuen arabera, salmentek eragindako irabaziak 13.967 milioi dolarrekoak izan ziren urteko lehen hiruhilekoan, aurreko urteko aldi berean baino % 20 gutxiago.

Testuinguru horretan, Elon Muskek iragarri du maiatzetik aurrera denbora gutxiago ariko dela politikagintzan eta gehiago, berriz, Tesla konpainian.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ameriketako Estatu Batuak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Donald Trump Automobilgintza