Mundua -

ERRUSIA-UKRAINA GERRA

Kieveko alkateak uste du "lurraldeak lagatzea" gerraren amaierarako "irtenbidea" izan daitekeela

Steve Witkoff AEBko agintaria Moskura iritsi da Kremlinekin Etxe Zuriaren bake planari buruz hitz egiteko.

Eraikinak suntsituta Zaporizhzhian. Argazkia: EFE
Eraikinak suntsituta Zaporizhzhian. Argazkia: EFE
Eraikinak suntsituta Zaporizhzhian. Argazkia: EFE

Agentziak | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Vitali Klitschko Kieveko alkateak adierazi duenez, Ukrainako lurraldeak Errusiaren esku uztea bi herrialdeek 2022tik duten gatazka armatuaren "irtenbidea" izan liteke. Halere, adierazi du neurri "bidegabea" dela eta "aldi baterakoa" izan beharko lukeela.

"Irtenbide posibleei buruz hitz egiten ari gara, eta agertokietako bat lurraldeak lagatzea da", adierazi dio BBCri. Hori, Errusiak Kieven egindako erasorik hilgarrienetako baten ostean esan du.

Nazioartearen presioak, batez ere Estatu Batuetatik, Volodomir Zelenski Ukrainako presidentearen gain geratu dira egunotan; lurraldeak lagatzea izan liteke gerraren irtenbideetako bat.

Krimea Errusiako lurralde gisa onartzea izan daiteke irtenbideetako bat, orain martxan dauden negoziazioen arabera. Hala ere, Zelenskik adierazi du Ukrainak ez duela Errusiaren "okupazioa onartuko".

Bestalde, Steve Witkoff AEBko agintaria Moskura iritsi da Kremlinekin Etxe Zuriaren bake planari buruz hitz egiteko. Vladimir Putin Errusiako presidenteak gaur bertan egingo dio harrera Witkoffi; azken hiru hilabeteetan hiru aldiz bildu dira.

Gainera, Sergei Lavrov Errusiako Atzerri ministroak esan du Kremlin "prest" dagoela AEBekin "akordioa lortzeko", baina uste du zenbait kontu "afinatu" behar direla.

"AEBko presidenteak (Donald Trump) uste du bide onetik goazela, eta arrazoi du", adierazi du Lavrovek CBSNews telebista kateko "Face the Nation with Margaret Brennan" saioan egindako elkarrizketa batean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ukraina Ameriketako Estatu Batuak Errusia Eguneko albisteak Albisteak Errusia-Ukraina gerra Volodimir Zelenski