Mundua -

AEB

FBIk epaile bat atxilotu du migratzaile irregular baten atxiloketa oztopatzeagatik

Lehen aldia da AEBko Justizia Departamentuak epailetzako kide bat atxilotzen duena, Etxe Zuriaren migrazio-doktrina berria oztopatzen duelakoan.

Milwaukee konderriko epaitegia. Argazkia: Wikipedia.
Milwaukee konderriko epaitegia. Argazkia: Wikipedia.
Milwaukee konderriko epaitegia. Argazkia: Wikipedia.

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

FBIk Milwaukee estatuko epaile bat atxilotu du migratzaile irregular baten atxiloketa oztopatzea egotzita, Kash Patel FBIko zuzendariak X. sare sozialean iragarri duenez.

Lehen aldia da AEBko Justizia Departamentuak epailetzako kide bat atxilotzen duena, Etxe Zuriaren migrazio-doktrina berria oztopatzen duelakoan.  Bere mezuan, Patelek iragarri du Hannah Dugan epailea atxilotu dutela "oztopatzearen karguak" egotzita, epaileak "migrazio atxilotze operatibo batean" esku hartu zuela frogatzen duten frogak aurkitu ostean, Eduardo Flores Ruiz gisa identifikatutako paperik gabeko migratzaile bat atxilotu behar zuten agenteak "nahita desbideratu" zituelako.

Epailearen oztopatze horren ondorioz, Flores Ruiz atxilotzeko lehen saiakerak porrot egin zuen. Hala ere, handik gutxira atxilotu egin zuten, haren atzetik korrika joan ostean. "Epailearen oztopoak arriskua areagotu zuen jendartearentzat", adierazi du Patelek.

AEBko Aguazilen Zerbitzuko Washingtonen D.C.ko bozeramaile Brady McCarronek Milwaukee Journal Sentinel egunkariari baieztatu dionez, epailea 08:00ak aldera atxilotu dute Milwaukee konderriko epaitegian.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Migrazioa Ameriketako Estatu Batuak Eguneko albisteak Albisteak Donald Trump FBI