Mundua -

Portugal

Tentsioa faxisten eta antifaxisten artean Lisboako erdigunean, Krabelinen Iraultzaren 51. urteurrenean

Mario Machado, 1143 eskuin muturreko mugimenduaren buruzagia, Lisboako Rossio inguruan atxilotu du Portugalgo Poliziak.

Mario Machado 1143 eskuin muturreko mugimenduaren buruzagia, atxilotuta. Argazkia: EFE
Mario Machado 1143 eskuin muturreko mugimenduaren buruzagia, atxilotuta. Argazkia: EFE
Mario Machado 1143 eskuin muturreko mugimenduaren buruzagia, atxilotuta. Argazkia: EFE

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lisboako erdigunean tentsio uneak izan dira gaur eskuin muturreko taldeen eta antifaxisten artean, eta hainbat pertsona atxilotu dituzte, tartean Mario Machado buruzagi neonazia, Krabelinen Iraultzaren 51. urteurrenean eta lehen hauteskunde demokratikoen 50. urteurrenean.

Portugalgo komunikabideen arabera, Machado, 1143 eskuin muturreko mugimenduaren buruzagia, Lisboako Rossio inguruan atxilotu du Poliziak, hainbat liskarren ostean.

Ultraeskuineko hamar manifestari baino gutxiagok, "Di no al moro, Portugal es nuestro" lelopean, protestan jarraitzeko asmoa izan dute, baina ez dute apenas babesik izan.

Ostegunean, Segurtasun Publikoko Poliziak (PSP) kritikatu egin zuen Martim Moniz plazan, Rossio ondoan, pertsona etorkinen aurka eskuin muturrak deitutako elkarretaratzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Egungo berriak Gaurko titularrak Gaurko azken ordukoa Lisboa azken ordukoa Ultraeskuina