Mundua -
Iran
Gutxienez 28 pertsona hil eta 800etik gora zauritu dira Irango Bandar Abbas portuan izandako leherketa batean
Leherketa zerk eragin duen ari dira ikertzen portuko agintariak. Ohar baten bidez azaldu dutenez, produktu kimikoen biltegi batean piztutako sutearen ondorioz jazo da eztanda.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Gutxienez 28 pertsona hil eta 800etik gora zauritu dira larunbat honetan Bandar Abbas Irango hegoaldeko hiriko portuan gertatu den leherketa baten ondorioz, iturri ofizialen arabera.
Portuko agintariek ohar baten bidez azaldu dutenez, produktu kimikoen biltegi batean piztutako sutearen ondorioz jazo omen da eztanda.
Irango presidente Masoud Pezeshkianek atsekabea agertu die biktimei, eta "gertatutakoa ikertzeko" agindua eman du.
Eztanda 50 kilometrora entzun da, eta dardara ere urrutira zabaldu da. Gainera, portuaren inguruko eraikinetako leihoak hautsi dira, eta ibilgailuetan ere izan dira kalteak.
Suhiltzaileek sua itzaltzeko lanean jarraitzen dute, helikopteroen eta hegazkinen laguntzarekin.