Mundua -

AEB-Errusia

Zerga berriak ezartzeko mehatxua egin dio Trumpek Putini, "agian" gerra amaitu nahi ez duela iritzita

"Putinek, azken egunotan, ez zeukan ezelako arrazoirik zibilen eta herrien aurka misilak jaurtitzeko. Iruditzen zait beharbada ez duela gerra bukatu nahi (...), eta horrela bada desberdin tratatu behar dugu. Jende asko ari da hiltzen!!!", esan du Truth Social sare sozialean.

AEBko presidente Donald Trump. Argazkia: Europa Press
AEBko presidente Donald Trump
AEBko presidente Donald Trump. Argazkia: Europa Press

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zerga berriak ezartzeko mehatxua egin AEBko presidente Donald Trumpek errusiar presidente Vladimir Putini, "jende asko ari delako hiltzen Ukrainan", eta pentsatzen duelako agian ez duela gerra gelditzeko asmorik.

"Putinek, azken egunotan, ez zeukan ezelako arrazoirik zibilen eta herrien aurka misilak jaurtitzeko. Iruditzen zait beharbada ez duela gerra bukatu nahi (...), eta horrela bada desberdin tratatu behar dugu. Jende asko ari da hiltzen!!!", esan du Truth Social sare sozialean, Frantzisko aita santuaren hiletan egon ostean.

Washingtonera bidean zihoala egin ditu, hain zuzen ere, adierazpenok.

Gaur bertan, ukrainar presidente Volodimir Zelenskiren bildu da Trump, San Petri basilikara joan aurretik. 15 bat minutuko batzarra egin dute, eta Etxe Zuriko komunikazioen zuzendariak "oso emankortzat" jo du hitzordua.

Biek ala biek Frantziako presidente Emmanuel Macronekin eta Britaina Handiko lehen ministro Keir Starmerrekin ere izan dute solasaldia.

Macronek, bere aldetik, Zelenskik bakea lortzeko erakutsitako borondatea nabarmendu du, eta Putini galdegin dio berdin joka dezala.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ameriketako Estatu Batuak Errusia Vladímir Putin Eguneko albisteak Albisteak Donald Trump Errusia-Ukraina gerra