Mundua -

Kanada

Gizon batek 11 pertsona hil ditu Vancouverko kale jaialdi batean autoarekin harrapatuta

Gidaria, 30 urteko vancouvertarra, berehala atxilotu dute, eta Poliziak esan du ez dela eraso terrorista bat izan, eta arazo mentalak dituela. Hauteskunde federalen bezperan gertatu da.

Harrapaketa izan den lekua, Vancouverren. Argazkia: Reuters
Harrapaketa izan den lekua, Vancouverren. Argazkia: Reuters
Hainbat pertsona hil dira Vancouverko kale jaialdi batean, gizonezko batek autoarekin harrapatuta

0:36

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizon batek 11 pertsona hil ditu Vancouverren (Kanada), kaleko jaialdi batez gozatzen ari zen jendetzaren aurka eginez autoarekin harrapatuta. Poliziaren arabera, ez da eraso terrorista bat izan: "Uneotan, ziur gaude gertakaria ez dela ekintza terrorista bat izan".

"Oraingoz, hamaika pertsona hil direla baiezta dezakegu", jakinarazi du hiriko Poliziak sare sozialetan.

"Zenbait pertsona hil eta zenbait zauritu dira 20:00etan pertsona batek jendetza harrapatu duenean, 41. etorbidean egiten ari ziren jaialdian", azaldu du Vancouverko Poliziak ordu batzuk lehenago.

Gainera, ibilgailuaren gidaria, 30 urteko vancouvertarra, atxilotu dutela jakinarazi, eta ikerketak aurrera egin ahala datu gehiago emango dituztela iragarri du.

Steve Rai poliziaburuaren albokoak prentsaurrekoan esan duenez, atxilotua aurretik ezagutzen zuten segurtasun indarrek, eta lotura estua izan du "osasun mentalarekin" lotutako langileekin. "Ezin dut publikoki hiltzailearen izena eman, oraindik ez dituztelako haren kontrako karguak aurkeztu", adierazi du.

Harrapaketa Lapu Lapu jaialdi filipinarrean izan da. Oraindik, baina, argitzeko dago nola eta zerk eraginda gertatu den.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Eguneko albisteak Albisteak Kanada