Mundua -

AITA SANTUAREN HERIOTZA

Frantziskoren ondorengoa aukeratzeko konklabea maiatzaren 7an hasiko da

Kardinalen kongregazio orokorrak aukeratu du hasiera-data. Egun horretatik aurrera, 133 kardinalak Kapera Sistinoan itxiko dira, Eliza katolikoaren 267. aita santua aukeratzeko.

Kardinalak, Frantzisko aita santuaren hiletan. EFE
Kardinalak, Frantzisko aita santuaren hiletan.
Kardinalak, Frantzisko aita santuaren hiletan. EFE

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Frantzisko aita santuaren ondorengoa hautatzeko konklabea datorren asteazkenean, maiatzaren 7an, abiatuko da, kardinalen kongregazio orokorrak ebatzi duenez. Matteo Bruni Vatikanoaren bozeramaileak baieztatu du data, prentsaurrekoan.

Kardinalak goizean bildu dira data erabakitzeko. Vatikanoaren arauen arabera, konklabea aita santua hil eta 15-20 egunen buruan abiatu behar da, hots, maiatzaren 5etik 10era. Azkenean, bada, hilaren 7aren alde egin dute elizgizonek.

Aurreikusitakoaren arabera, 80 urte baino gutxiagoko kardinalak (berez, 135 ziren, baina bi ez dira Erroman izango, osasun-arrazoiak direla eta) Kapera Sistinoan giltzapetuko dira, Eliza katolikoaren 267. aita santua aukeratzeko.

Ez dago jakiterik zenbat iraungo duen konklabeak, kardinalek akordioa lortzeko behar duten denboraren araberakoa izango baita berorren iraupena. Fumata edo ketza zuriak iragarriko du aita santua aukeratu egin dutela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Aita santua Eguneko albisteak Albisteak Italia Erroma Eliza Katolikoa