Mundua -
UKRAINAKO GERRA
Putinek iragarri du hiru eguneko su-etena egin behar duela, maiatzaren 8tik 11ra
Hiru eguneko su-etenak bat egingo du Errusiak maiatzaren 9an ospatzen duen Garaipenaren Egunarekin.
AGENTZIAK | EITB Media
Ukrainako gerraren harira, Vladimir Putin Errusiako presidenteak astelehen honetan iragarri du hiru eguneko su-etena egin behar duela, Garaipenaren Egunaren 80. urteurreneko ospakizunak direla eta.
Zehazki, su-etena maiatzaren 7tik 8rako gauerdian sartuko da indarrean eta maiatzaren 10etik 11erako gauerdian amaituko da, Kremlinek iragarri duenez.
Meniari buruzko erabakia Vladimir Putin Indar Armatuen komandante nagusiak hartu duela nabarmendu du Errusiako gobernuak, "arrazoi humanitarioengatik".
Halaber, Ukrainako aldeak ereduari jarraitzea espero du Errusiak.
Ukrainak bide bera jarraitu ezean, Errusiako Indar Armatuek "dagokion erantzun eraginkorra" emango dute.
Ez da apirilean Errusiak iragarri duen lehendabiziko su-etena, apirilaren 19tik 21era bitartean ere su-etena indarrean egon baitzen, Pazko astea dela eta.