Mundua -
Ekialde Hurbila
Smotrichek nahi du "ehunka mila" palestinarrek Gaza uztea, Siria "zatitu" eta Hezbollah "desegin"
Hala adierazi du Israelgo Ekonomia ministroak Zisjordanian egindako hitzaldi batean. "Kanpaina hau amaitu egingo dugu Iranen mehatxu nuklearra amaitu, Gaza garbitu eta gure bahituak etxera itzulitakoan, eta Israel indartsuagoa eta aberatsagoa denean", gaineratu du.
Agentziak | EITB Media
Bezalel Smotrich Israelgo Finantza ministro ultraeskuindarrak gaur adierazi duenez, "borroka ez da amaituko" Gazako Zerrenda "ehunka mila palestinarrek" utzi arte, Siria "zatitu" arte eta Hezbollah Libanoko alderdi-milizia "desegin arte".
Hala adierazi du Zisjordanian egindako hitzaldi batean, eta eskerrak eman dizkio Armadari "kemena izateagatik". "Kanpaina hau amaitu egingo dugu Iranen mehatxu nuklearra amaitu, Gaza garbitu eta gure bahituak etxera itzulitakoan, eta Israel indartsuagoa eta aberatsagoa denean", azpimarratu du, The Israel Times egunkariak jasotako informazioaren arabera.
"Ez dago eztabaidarik, etsaia suntsitu eign beharrar dugu"
"Horiek ez dira gobernu jakin baten helburuak; aitzitik, israeldarren adostasunaren eta bizi-nahiaren parte dira. Indarrez hasitako kanpaina baten azken argazkia da", berretsi du, eta gaineratu du "xehetasunak eztabaidatzen" jarrai daitekeela, baina "ez dago eztabaidarik etsaia suntsitzeko beharrari buruz".
Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroaren paperari dagokionez, "aukerari muzin egiterik" baduela esan du Ekonomia ministroak.
Siria zatitzea
Smotrichek Siriari buruz esandakoak Marlin Stutzman kongresista estatubatuarrak hedabideari egindako adierazpenetan Ahmed al-Sharaa Siriako presidenteak Israelekin harremanak normalizatzeko prest dagoela adierazi ostean etorri dira; baina, era berean, herrialdea zatitzeko asmoez ohartarazi du Siriako agintariak.