Mundua -

Ukrainako gerra

AEBk eta Ukrainak akordioa itxi dute baliabide mineralak ustiatzeko

Bi herrialdeek Ukraina berreraikitzeko inbertsio funtsa sortuko dute, eta erdi bana banatuko dituzte Ukrainako baliabide mineralen truke lortutako irabaziak, batez ere mineral arraroak salduta lortutakoak. Azken horiek gako dira industria teknologikoarentzat.

Trump eta Zelenski, Vatikanoko San Pedro elizan, joan den larunbatean. EFE
Trump eta Zelenski, Vatikanoko San Pedro elizan, joan den larunbatean.
Trump eta Zelenski, Vatikanoko San Pedro elizan, joan den larunbatean. EFE

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Tirabira askoren ostean, AEBk eta Ukrainak ituna itxi dute bart Kieven baliabide mineralak elkarrekin ustiatzeko eta Ukraina berreraikitzeko inbertsio funtsa sortzeko. Ukrainako Parlamentuak akordioa berretsi beharko du orain.

Yulia Sviridenko Ukrainako Ekonomia ministroa Washingtonera abiatu zen atzo ituna sinatzeko asmoz. Hark eman du adostutakoaren berri, Facebook sare sozialean duen profilean.

Bertan zehaztu duenez, funtsak "mineralen, petrolioaren eta gasaren proiektuetan inbertituko du, baita azpiegituran eta mineralen prozesatzean ere".

Horren arabera, lizentzia berriak emango dituzte produktuok ustiatzeko, batez ere, mineral arraroen kasuan. Mineralok giltzarri dira industria teknologikoarentzat. Sviridenkoren arabera, "itunari esker, lankidetza estrategiko handiagoa izango dugu".

Zelan baldintza dezakete Ukrainako lur arraroek gerrari amaiera emateko prozesua?
Zelan baldintza dezakete Ukrainako lur arraroek gerrari amaiera emateko prozesua?
Zelan baldintza dezakete Ukrainako lur arraroek gerrari amaiera emateko prozesua?

1:24

"Ukrainak eta AEBk elkarrekin adostuko dituzte zein proiektutara bideratuko duten dirutza. Garrantzitsuena da funtsok Ukrainan bakarrik inbertitzea", adierazi du.

Itunaren arabera, betiere Ukrainak zabaldutako bertsioari jarraikiz, lehen 10 urteetan baliabideak salduta lortzen diren irabaziak Ukrainan garatu beharreko proiektuetan inbertituko dituzte.

Dena dela, Kievek espero du, AEBren laguntzari esker, enpresa eta funts estatubatuarrak ez ezik, EBren eta "Errusiako etsaiaren borrokan alde" dituzten herrialdeenak ere erakartzea.

Sviridenkoren hitzetan, Ukrainako baliabideen "jabetzak eta kontrolak" Kieven esku jarraituko dute: "Ukrainako Estatua da non eta zer erauzi behar den erabakiko duena, lurpeko ondasunak gureak direlako". Dena dela, baliabide horiek salduta lortzen dituzten irabaziak erdi bana banatuko dituzte Ukrainak eta AEBk

Scott Besent Altxorraren idazkari estatubatuarrak hitz egin du AEBren izenean. Horren ustez, "itun ekonomiko historikoa" erdietsi dute bi herrialdeek. Azpimarratu duenez, Donald Trump AEBko presidenteak Ukrainan "bake iraunkorra lortzeko eginahalen emaitza da". Besentek ez die aipamenik egin baliabide mineralen ustiatzeari.

"Akordioak mezu argia bidali dio Errusiari. Trumpen administrazioak konpromiso sendoa du epe luzeko bake prozesuarekin, Ukraina libre, burujabe eta aberatsa helburu", adierazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ukraina Ameriketako Estatu Batuak Europa Eguneko albisteak Albisteak Donald Trump Errusia-Ukraina gerra Volodimir Zelenski