Mundua -
Alemaniarentzako alternatiba
AfD alderdia ultraeskuineko talde estremista gisa sailkatu du Alemaniako Inteligentzia agentziak
"Alderdiak herriari buruz duen ikusmolde nagusia, etnian eta jatorrian oinarritua, bateraezina da ordena demokratiko liberalarekin", esan du agentziak. Begiz jota zuen alderdia, "talde erradikala" izan zitekeelakoan.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Alemaniako Inteligentzia agentziak ultraeskuineko talde estremista gisa sailkatu du Alemaniarentzako Alternatiba (AfD) alderdia, iritzita bere helburuak "orderna demokratikoarekin" bat ez datozela.
Horixe adierazi du Konstituzioaren Babeserako Bulego Federalak (BfV) —Alemaniako Barne Ministerioaren Inteligentzia agentzia— 2013an sortutako alderdia ikertu ostean. Besteak beste, ondorioztatu du Zuzenbide Estatuaren "kontrako" ideiak dituela.
"Alderdiak herriari buruz duen ikusmolde nagusia, etnian eta jatorrian oinarritua, bateraezina da ordena demokratiko liberalarekin", esan du. Inteligentzia agentziak begiz jota zuen alderdia, "talde erradikala" izan zatekeelakoan.
"Alderdiak asmo du talde jakin batzuk parte hartze sozialetik kanpo uztea. Zehazki, AfDk uste du ohitura islamiarrak dituzten herrialdeetatik iritsitako familietatik datozen herritarrak ez direla gainerako biztanleen berdinak", adierazi dute ohar batean.