Mundua -

Lurrikara

Tsunami arriskua bertan behera geratu da Txile hegoaldean eta Argentinan, 7,4 graduko lurrikara baten ostean

Magallanes eskualdeko kostaldea husten hasi dira. Halaber, Argentinako Tierra del Fuego probintzian ere ebakuazioa aurrera eramateko agindua eman dute. Hala ere, ordu batzuk geroago neurriak bertan behera geratu dira, tsunami arriskua desagertu delako.

Herritarrak Punta Arenas (Txile) hiriko toki garai eta seguru batean. Argazkia: EFE
Herritarrak Punta Arenas (Txile) hiriko toki garai eta seguru batean. Argazkia: EFE
Herritarrak Punta Arenas (Txile) hiriko toki garai eta seguru batean. Argazkia: EFE

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gabriel Boric Txileko presidenteak Magallanes kostaldeko eskualdea ebakuatzeko agindua eman du gaur, hegoaldean (Txileko Patagonia), Richter eskalan 7,4 graduko lurrikara bat izan ostean tsunami arriskua dagoelako. Lurrikarak Argentinako hegoaldea ere gogor astindu du, eta agintariek Tierra del Fuego probintziako kostaldean badaezpada ebakuazioa aurrera eramateko agindua dute, tsunami alerta dela eta. Hala ere, ordu batzuk geroago neurriak bertan behera geratu dira, tsunami arriskua desagertu delako

Boricek bere agenda bertan behera utzi du eta La Moneda jauregian duen bulegora joan da, Puerto Williamsen jazotako 7,5 graduko lurrikararen ondorioz sortutako larrialdia jarraitzeko asmoz.

Mugimendu telurikoaren ondoren, kostaldeko eremu guztiak ebakuatzen hasi dira, Punta Arenas hiria, agintariaren jaiolekua eta Magallanes itsasarteko handiena barne.Sismologia Zentro Nazionalak (CSN) argitaratutako aurretiazko informazioaren arabera, 08:58an (12:58 GMT) gertatu da lurrikara, eta epizentroa Puerto Williamsetik 218,1 kilometro hegoaldera izan du, 10 kilometroko sakoneran.

Lurrikararen kokalekua. Irudia: EFE

Lurrikararen kokalekua. Irudia: EFE

Argentinako Tierra del Fuego probintziako Babes Zibilak ere ohar bat igorri du, kontinentearen hegoaldeko eskualdean tsunami-alertaren aurrean prebentzio-neurriak hartzea, besteak beste, Beagle kanalean uretako eta nabigazioko jarduera guztiak geldiaraztea.

Puerto Almanzako (Ushuaiatik 75 kilometro ekialdera dagoen kostaldeko herria) biztanleei ere eskatu diete toki hori husteko, badaezpada, eta eremu garaietara eta seguruetara joateko.

6,1 graduko erreplika

Gainera, Ritcher eskalan 6,1 graduko erreplika batek Magallanes itsasartea astindu du gaur goizean, Puerto Williamsen 7,5 graduko lurrikara izan eta minutu batzuetara.

Txileko Sismologia Zentro Nazionalaren arabera, bigarren mugimendu telurikoa 09:07an izan da, Puerto Williamsetik 225 kilometro hegoaldera, Hornos lurmuturraren inguruan, 10 kilometroko sakoneran.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Eguneko albisteak Albisteak Latinoamerika Argentina Txile Lurrikarak Tsunamia