Mundua -
Erasoa
Ukrainak gerra-hegazkin bat suntsitu du itsas drone batekin lehen aldiz
Errusiak ez du gertakaria baieztatu, baina larrialdi-egoera ezarri du Novorosiisk hirian, bart ukrainar droneen eraso bortitza jaso baitu, Moskuren esanetan.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Ukrainako Inteligentzia Agentziak iragarri du gidaririk gabeko bere itsasontzietako batek Su-30 motako ehiza-hegazkin errusiar bat eraitsi duela Novorossisk hirian.
Errusiak ez du gertakaria baieztatu, baina larrialdi-egoera ezarri du Novorossisken, bart ukrainar droneen eraso bortitza jaso baitu, Moskuren esanetan.
Telegram bidez zabaldutako ohar batean, Ukrainako Defentsa Ministerioaren Inteligentzia Zuzendaritza Nagusiak ziurtatu du munduan gaur arte ez dela inoiz horrelakorik gertatu.
"50 milioi dolar inguruko hegazkinak su hartu du, eta itsasora jausi da", esan du.
Horri erantzunez, Errusiako Armadak salatu du piloturik gabeko aire eta itsas ibilgailuekin eta misilekin egin diela eraso Ukrainak gauerdian, Interfax errusiar agentziak jakinarazi duenez.