Mundua -

Israel

Sei pertsona zauritu dira Tel Aviveko aireportuan jaurtigai bat erorita

Yemengo matxino huthiek beren gain hartu dute erasoa.

Polizia bat, erasoaren gunean. Argazkia: EFE
Polizia bat, erasoaren gunean. Argazkia: EFE
Polizia bat, erasoaren gunean. Argazkia: EFE

Agentziak | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sei pertsona zauritu dira Ben Gurion aireportuan, Tel Aviven, jaurtigai bat erorita. Horietako lauk leherketarekin zuzenean lotutako zauriak dituzte, eta beste bik, berriz, babeslekuetarako bidean eragindakoak, Israelgo larrialdietarako zerbitzuek jakitera eman dutenez.

Jaurtigai bat erori da igande honetan Ben Gurion aireportuan, Yemendik jaurtitako misil batek alarmak piztu ostean. Israelgo hedabideek zabaldutako irudietan, ke zutabe bat ikus daiteke terminaletik gertu dagoen toki batetik irteten, eta zarata handia entzuten da terminaletik grabatutako bideo batean ere.

Jaurtigaia osorik edo zati bat erori ote den galdetuta, Armadako iturriek erantzun dute gertakaria ikerketapean dagoela oraindik.

Israelgo Poliziak jakinarazi duenez, egoeraren ebaluazioa egin dute dagoeneko, larrialdi eta erreskate agentzia guztiekin batera.

Yemengo matxino huthiek beren gain hartu dute erasoa.

Gutxienez nazioarteko sei airelineak iragarri dute Israelerako hegaldiak eten dituztela 48 orduz. Wizz Air, Lufthansa, Air France, Air Europa eta Austriako eta Suitzako airelineak dira erabaki hori hartu dutenak, konpainia horiek eurek jakitera eman dutenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Eguneko albisteak Albisteak Israel