Mundua -

VATIKANOA

Asteazkenetik aurrera Frantzisko aita santuaren ondorengoa aukeratuko duen konklabearen gakoak

Amaituko da Frantziskoren bederatziurrena. Bilerak areagotuko dituzte kardinalek gaurtik aurrera, eta bi bilera egingo dituzte Vatikanoan, lehena goizeko lehen orduan eta bestea 15:00etan (GMT ordua). Hurrengo aita santua aukeratzeko barne eztabaidak erabat irekita omen daude.

Emakume bat Aita Santuaren irudia eta errosarioa eskuan dituela. Argazkia: EFE
Emakume bat Aita Santuaren irudia eta errosarioa eskuan dituela. Argazkia: EFE
Emakume bat Aita Santuaren irudia eta errosarioa eskuan dituela. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Frantzisko aita santuaren aldeko bederatziurrena bukatuta, Vatikanoan atzerako kontaketa hasi da Eliza katolikoaren etorkizuna gidatuko duen hurrengo aita santua aukeratzeko. 17:00etan (GMT ordua) hasi zen atzo Done Petrin haren aldeko azken meza, asteazkenean hasiko den konklaberako dena prest izateko.

Asteazkenetik aurrera, Kapera Sistinoari so izango dira munduko fededun guztiak. Kardinalen bozketak isilpekoak izango dira, eta azken izendapenetako joerari jarraituz gero, konklabeak 2-3 egun iraungo du, aurreikuspenen arabera.

Konklabearen egitura zorrotza

Maiatzak 5: Kardinalek topaketak areagotuko dituzte eta bi bilera egingo dituzte Vatikanoan, bata goizeko lehen orduan eta bestea 15:00etan (GMT ordua).

Maiatzak 6: Afaria. Tradizioaren arabera, konklabea hasi aurreko arratsaldean, kardinal hautesle guztiak (oraingoan, 133) Santa Marta Etxera joango dira, Frantziskoren bizileku izan zen Vatikanoko egoitzara, elkarrekin afaltzeko. Une horretatik aurrera, isolatuta egongo dira.

Maiatzaren 7:

- Hasierako meza (08:00 GMT). Giovanni Battista Re kardinalen kolegioko dekanoak "Aita santua aukeratuz" meza zuzenduko du, Done Petri basilikan, fededun guztiei irekia.

- Prozesioa (14:30 GMT). Kardinal hautesleak prozesioan joango dira Kapera Sistinora, Veni Creator Spiritus kantuarekin Espiritu Santuaren laguntza eskatuz. Kapera horren barruan zina egiten amaitutakoan, Liturgia Ospakizunen arduradun Diego Ravellik 'Extra omnes' (Denak kanpora) esango du eta ateak itxiko dituzte. Kardinal hautesleak soilik geratuko dira barruan. Lehen bozketa egingo dute, eta orduan has liteke hautaketaren norabidea antzematen.

- Kardinalek bi aldiz bozkatuko dute goizean (laudeen ondoren) eta bi aldiz arratsaldean (14:00 GMT). Botoen bi heren (88 boto) behar dira Frantziskoren ondorengoa izateko.

- Bozketa bi egin ostean, kardinalek euren hautagaiaren izena idazteko erabili dituzten paperak Kapera Sistinoko berogailu batean erreko dituzte eta kea bertako teilatuko tximinia batetik aterako da, 12:00ak inguruan (10:00 GMT) eta 19:00etan (17:00 GMT). Baina baliteke kea lehenago ateratzea, txanda bakoitzeko lehen bozketan aukeratzen badute aita santua.

Frantzisko aita santuaren ondorengoa aukeratzeko konklabearen gakoak
Frantzisko aita santuaren ondorengoa aukeratzeko konklabearen gakoak
Frantzisko aita santuaren ondorengoa aukeratzeko konklabearen gakoak

3:45

Konklabearen zenbait datu bitxi

- Historiako pluralena izango da, bost kontinenteetako 70 herrialdetako ordezkariek parte hartuko baitute. Gehienak Frantziskok aukeratu bazituen ere, askok eta askok ez dute elkar ezagutzen.

- Konklabean parte hartzen duten kardinalean artean, hamarretik zortzi (108) Frantziskok izendatu zituen, 21 Benedikto XVI.ak eta 4 Joan Paulo II.ak.

- Hautesleen kopurua beste batzuetan baino askoz handiagoa da: 2013an 115 izan ziren eta 2025ean 135 izan behar ziren. Azkenean, baina, 133 izango dira, osasun arrazoiak direla medio, bi baja izan direlako: Antonio Cañizares espainiarrarena eta John Njue kenyarrarena. Hautagai batek bi heren behar dituenez hautatua izateko, duela 12 urte 77 boto behar zituen; oraingoan, berriz, 88 beharko ditu.

- Kardinalek batez beste 72 urte dituzte. 60 urtetik beherako 15 kardinal daude, 60 eta 70 urte bitarteko 45 daude, eta gehienak (73) 71 eta 80 urte bitartekoak dira. Beteranoena Carlos Osoro Sierra espainiarra da, maiatzaren 16an 80 urte beteko dituena, eta gazteena, berriz, Mikola Bychok Melbourneko gotzaina da; 45 urteko ditu eta Ukrainan jaio zen.

- Europak izango ditu bertan ordezkari gehien (53 kardinal), eta Amerika (Ipar Amerikako 16, Erdialdeko Amerikako 4 eta Hego Amerikako 17), Asia (23), Afrika (18) eta Ozeania (4) daude zerrenda horretan hurrengo postuetan.

- Hamabi herrialde egongo dira lehen aldiz Kapera Sistinoan konklabe batean ordezkatuta: Haiti, Cabo Verde, Afrika Erdiko Errepublika, Papua Ginea Berria, Malaysia, Suedia, Luxenburgo, Ekialdeko Timor, Singapur, Paraguai, Sudan eta Serbia.

- Nazioak kontuan hartuta, Italia da konklabean kardinal gehien dituen herrialdea (17), AEBren aurretik (10), eta Latinoamerikan Brasil da kardinal hautesle gehien dituen herrialdea (7).

Montaje de varios candidatos papables

Montaje de varios candidatos papables

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Europa Aita santua Eguneko albisteak Albisteak Erroma Eliza Katolikoa