Mundua -

GAZA ERASOPEAN

Israelek gutxienez 18 pertsona hil ditu Gazako erdialdean, eskola bat bonbardatuta

Palestinako prentsaren arabera, eskolako hirugarren solairuaren aurka egin dute eraso, eta gutxienez zortzi adingabe hil dituzte.

Gaza osoa dago suntsituta Israelgo bonbardaketen ondorioz. Argazkia: EFE
Gaza osoa dago suntsituta Israelgo bonbardaketen ondorioz. Argazkia: EFE
Gaza osoa dago suntsituta Israelgo bonbardaketen ondorioz. Argazkia: EFE

Agentziak | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Israelgo Armadak gutxienez 18 pertsona hil ditu astearte honetan Gazako erdigunean dagoen Bureijeko errefuxiatuen kanpalekuko Abu Hamisah eskolaren kontrako bonbardaketan, Hamasen Gobernuko Osasun Ministerioaren arabera.

Palestinako prentsaren arabera, eskolako hirugarren solairuaren aurka egin dute eraso, eta gutxienez zortzi adingabe hil dituzte.

Sarraskia gertatu eta gutxira, Israelgo Armadak ohar batean esan duenez, "duela gutxi, Armadak eta Barne Segurtasunerako Agentziak (Shin Bet) Hamasen aginte- eta kontrol-zentro batean lanean ari ziren terroristei eraso egin zieten", baina ez du frogarik aurkeztu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Gazako Zerrenda Eguneko albisteak Albisteak Israel