Mundua -

Ameriketako Estatu Batuak

Trumpen hitzetan, datorren astean "iragarpen garrantzitsua" egingo du Ekialde Hurbilaren inguruan

"Urte askotan egin den iragarpenik garrantzitsuenetako bat izango da", azpimarratu du AEBko presidenteak, xehetasun gehiagorik eman gabe. Saudi Arabiara, Qatarrera eta Arabiar Emirerri Batuetara eramango duen bidaiaren aurretik jakinaraziko du.

Donald Trump AEBko presidentea, Bulego Obalean. Argazkia: EFE
Donald Trump AEBko presidentea, Bulego Obalean. Argazkia: EFE
Donald Trump AEBko presidentea, Bulego Obalean. Argazkia: EFE

Agentziak | EITB media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donald Trump AEBko presidenteak gaur aurreratu duenez, datorren astean "iragarpen garrantzitsua" egingo du Ekialde Hurbilaren inguruan. Saudi Arabiara, Qatarrera eta Arabiar Emirerri Batuetara eramango duen bidaiaren aurretik jakinaraziko du.

"Urte askotan egin den iragarpenik garrantzitsuenetako bat izango da", nabarmendu du Trumpek, xehetasun gehiagorik eman gabe, Mark Carney Kanadako lehen ministroarekin Bulego Obalean egin duen bileran.

"Ez dizuet esango zeri buruz, baina oso positiboa izango da", ziurtatu du AEBko agintariak. Ez du zertan gai ekonomikoei buruz izan, azaldu duenez, horixe baita bidaiaren arrazoi nagusietako bat.

Era berean, Trumpek Bulego Obaletik iragarri du huthiekin ere akordioren batera iritsi dela. AEBk bonbardaketak etengo dituela esan du, huthiek eskualdean nabigatzen ari diren itsasontzien aurkako erasoak ere bertan behera uztea erabaki ostean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ameriketako Estatu Batuak Eguneko albisteak Albisteak Donald Trump Ultraeskuina Ekialde Hurbila