Mundua -
TITULAR NAGUSIAK
Albiste izango dira: Konklabearen hasiera, amen osasun mentala eta Sanchezen azalpenak itzalaldiari buruz
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
EITB MEDIA
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2025eko maiatzaren 7an, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Konklabearen hasiera: Konklabea hasiko da Vatikanoan. Eguna hasteko, 10:00etan, 'Pro Eligendo Pontifice' meza egingo dute Vaticanoko San Petri basilikan. 17:00etatik aurrera, aita santua aukeratzeko ardura duten 133 kardinalak Vatikanoan erabat isolatuta egongo dira Kapera Sistinoan, harik eta Frantziskoren ondorengoa nor izango den erabakitzen duten arte.
- Amen osasun mentala: Gaur, maiatzak 7, Amen Osasun Mentalaren Munduko Eguna da, amen osasun mentalaren garrantzia aitortzeko eguna. Osasunaren Mundu Erakundearen arabera (OME), % 20 inguruk antsietatea, depresioa edo izua izaten dute. Gainera, 10 emakumetik 7k, ez dute laguntzarik eskatzen, errudun sentitzen direlako gizartearen aurrean.
- Sanchezen azalpenak itzalaldiari buruz, Kongresuan: Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak agerraldia egingo du Diputatuen Kongresuan, defentsa gastuari eta apirilaren 28ko itzalaldiari buruzko azalpenak emateko.