Mundua -

KONKLABEA

Zer gertatuko da fumata zuria dagoenean?

Aita santuaren aukeraketak erritual bat du: ez bakarrik aurreko prozesuan, baita aukeratu eta hurrengo pausoetan ere.

Tximinia Vatikanoan. Argazkia: EFE
Tximinia Vatikanoan. Argazkia: EFE
Tximinia Vatikanoan. Argazkia: EFE

Agentziak | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

133 kardinal hautesleek (laurogei urtetik beherakoak) lau bozketa dituzte programatuta ostegun honetan, horietako baten ostean Kapera Sistinoko tximiniak ke zuria botako duen jakiteko zain.

Kardinal batek gutxienez botoen bi heren lortu dituenean botako du tximiniak ke zuria eta aita santu izendatuko dute. Hori bai, ofizial egiteko, kargua onartu eta zein izen hartko duen esan behar dute.

Orduantxe iragarriko da jendaurrean nor den aita santu berria, eta tarte txiki bat izaten da San Pedro plazako balkoi nagusira agertzen den arte.

Aita santu izendatu berria Kapera Sistinotik inguruko gela batera joan dezala aginduko diote, Malkoen Aretora. Izan ere, bertan du zain erabili beharreko jantzia.

Gelak izen hori du aukeratua une batez lasai egoteko tokia delako; otoitz eta negar egiteko tokia ere bada, pilatutako tentsioa arintzeko.

Ganbera horretan kolore zuriko hiru jantzi luze edo sotana daude, hautatutakoaren altueraren araberako neurrikoak, baita lau elizatorra labur, muzeta eta bizkarreko more bat eta urre-koloreko dekorazioa duen estola purpura bat ere.

Era berean, nahi izanez gero, hainbat neurritako zapatak, fajinak, kordel bat eta urre-koloreko gurutze bat izango ditu.

Aita santu bakoitzak aukeratzen du, San Petrin, fededunen aurrean nola agertu. Esaterako, Joseph Ratzinger kardinal alemaniarra balkoira atera zen bizkarreko eta estolarekin, eta Jorge Bergoglio argentinarrak pieza horiek gabe agertzea erabaki zuen, eta zuri soilean agertu zen mundu aurrean, gurutzea bularrean zuela.

Protodiakonoak, Dominique Mamberti kardinal frantsesak, iragarriko du nor den aukeratua eta zein izen erabiliko duen Eliza gobernatzeko.

Ondoren, aita santu berriak hitz batzuk esango dizkie San Pedron daudenei eta "urbi et orbi" bedeinkazioa egingo du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Aita santua Eguneko albisteak Albisteak Eliza Katolikoa