Mundua -

GATAZKA

Indiako Armadak deseskalatzeko deia egin du, Pakistanek tropak muga inguruan zabaldu ostean

"India gelditu egin behar da, zentzurik badu. Gelditzen badira, gu ere geldituko gara", adierazi du Muhamad Ishaq Dar Pakistango Atzerri ministroak.

Pakistanen erasoa Jammun, Indian. Argazkia: EFE
Pakistanen erasoa Jammun, Indian. Argazkia: EFE
Pakistanen erasoa Jammun, Indian. Argazkia: EFE

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Indiako Armadak lasaitasunerako oharra zabaldu du larunbat honetan, eta Pakistango indarrei hala jokatzeko deia egin die, mugimendu militar oldarkorrak izan ostean, tartean Islamabadek Indian egindako zenbait eraso. "India gelditu egin behar da, zentzurik badu. Gelditzen badira, gu ere geldituko gara", adierazi du, horren harira, Muhamad Ishaq Dar Pakistango Atzerri ministroak.

"Indiako indarrek berresten dugu ez dugula tentsioa handitzea nahi, eta Pakistani berdin jokatzeko deia egiten diogu", adierazi du prentsaren aurrean Sofiya Qureshi Indiako Armadako koronelak.

Bi herrialdeen arteko muga inguruan eraso eta kontraeraso ugari izan diren une batean iritsi da moderaziorako deia.

Koronelak, gainera, jakinarazi du Pakistango tropak zabaldu dituztela mugako zenbait puntutan, eta horrek agerian uzten duela Pakistanek egoera gogortzeko asmoa duela.

"Bunyanun Marsoos" operazioaren baitan egiten ari da Pakistan erasoak, eta Indiak aitortu du bere base militarrak jo dituela, baina kaltea ez dela oso handia izan erantsi du.

1999ko Kargileko gerratik bi potentzia nuklearrak bizitzen ari diren une gatazkatsuena da oraingoa, eta gutxienez 80 pertsona hil dituzte azken hiru asteetan.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Eguneko albisteak Albisteak India