Mundua -

Ukraniako gerra

Putini eta Zelenskiri deituko die Trumpek astelehenean gerraren bukaera negoziatzeko

"Egun emankorra izatea espero dugu, su-etena adostea eta inoiz piztu behar ez zen gerra bortitz honekin amaitzea", adierazi du Truth Social plataforman.

AEBko presidente Donald Trump. Argazkia: EFE
AEBko presidente Donald Trump
AEBko presidente Donald Trump. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

AEBko presidente Donald Trumpek iragarri du datorren astelehenean errusiar eta ukrainar presidenteei deituko diela gerraren amaiera negoziatzeko.

"Egun emankorra izatea espero dugu, su-etena adostea eta inoiz piztu behar ez zen gerra bortitz hau amaitzea", adierazi du Truth Social plataforman.

Trumpek zehaztu du 10:00etan (Euskal Herrian 15:00ak direnean) hots egingo diola Putini, eta "odoljarioaren etenaz" eta "merkataritza gaiez" jardungo dutela.

Ondoren, Zelenskirekin egingo du berba, baita NATOko hainbat buruzagirekin ere, baina ez du argitu norekin hitz egingo duen, ezta noiz deituko dien ere.

Ukrainako eta Errusiako ordezkaritzak ostiralean batzartu ziren, hiru urtez bildu gabe egon ostean, baina ez zuten aurrerapauso garrantzitsurik eman.

AEBko presidenteak uste du Trumpen eta Putinen arteko bilera bat dela egoera desblokeatzeko modu bakarra.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ukraina Ameriketako Estatu Batuak Errusia Vladímir Putin Eguneko albisteak Albisteak Donald Trump Errusia-Ukraina gerra Volodimir Zelenski