Mundua -

Gaza, erasopean

Gazako genozidioa Eurovision jaialdian sartu da, bigarrenez

Jaialdia hasi baino ordu batzuk lehenago, Israelen parte-hartzearen aurkako protesta jendetsuak izan dira Basilean eta Europako beste hiri batzuetan. Israelgo abeslaria txistu artean eta bandera palestinarrekin hartu du publikoak, eta Belgikako Telebistak emisioa eten du orduan.

Yuval Raphael Israelgo abeslaria. Argazkia: EFE
Yuval Raphael Israelgo abeslaria. Argazkia: EFE
Yuval Raphael Israelgo abeslaria. Argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Israel Gazan egiten ari den sarraskiak (53.000 palestinar baino gehiago hil ditu dagoeneko) bere oihartzuna izan du, bigarren urtez jarraian, aurten Suitzako Basilea hirian, larunbat honetan izandako Eurovision jaialdian.

Jaialdia hasi baino ordu batzuk lehenago, protesta jendetsuak izan dira Basilean eta Europako beste hiri batzuetan, Israel Eurovision jaialdian parte hartzearen aurka, "United for Palestine" lelopean. Suitzako Poliziak manifestarien aurka egin du hainbat unetan, piperbeltz gasa ere erabilita.

Protesta jendetsuak Basilean, Israelen parte-hartzearen aurka. Argazkia: EFE

Protesta jendetsuak Basilean, Israelen parte-hartzearen aurka. Argazkia: EFE

Norvegiak eta Herbehereek ere antzeko mezuak erakutsi dituzte, eta Belgikako Telebistak emisioa eten du Israelgo abeslariaren emanaldian. Emisioa etenda zuen bitartean, mezu bat erakutsi du Israelgo Gobernuak prentsari jarritako betoa salatu eta su-etena eskatzeko.

Protestak gorabehera, 2023ko urriaren 7ko atentatuetatik bizirik ateratako Yuval Raphael Israelgo ordezkaria jaialdiaren agertokira igo da, eta publikoak txistu artean hartu du. Gainera, bandera palestinarrak ere erakutsi dituzte, askok sakelako telefonoarekin. Dena dela, ez da iazko boikotaren mailara iritsi.

Azkenik, Israel finalera iritsi da, besteak beste, Espainiako telebotoen 12 puntuak jasota, baina Austriak lortu du kristalezko mikrofonoa, "Wasted love" kantarekin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Gazako Zerrenda Musika Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Israel Palestina Musika jaialdiak