Andrei Portnov, Viktor Yanukovich Ukrainako presidente ohiaren aholkulari ohia, hil dute asteazken goizean Pozuelo de Alarconen (Madril). Seme-alabak eskolan utzi ostean, hainbat lagunek tirokatu dute bere autora igotzera zihoala, eta bertan hil da, zaurien ondorioz. Portnovek 52 urte zituen, eta 2010etik 2014ra bitartean Yanukovichen administrazioan pertsona garrantzitsua izan zen, eta aholkulari nagusietako bat izatera iritsi zen. Euromaidan manifestazioen errepresioan parte hartzea leporatu zioten, eta hainbat ikerketatan inplikatuta zegoen, ustelkeriagatik eta giza eskubideen urraketengatik. Egileek ihes egin dute, eta poliziak bilaketa dispositibo zabala aktibatu du, droneak eta helikoptero bat barne. Ikerketak zabalik jarraitzen du, eta oraingoz ez dute hipotesirik baztertu, ezta atxiloketarik egin ere.