Mundua -

GAZA, ERASOPEAN

Hamasek txalotu egin du 80 herrialdek Gazako "genozidioa" salatzeko sinatutako adierazpena

Hamas mugimendu islamista palestinarrak Gazako Zerrendaren aurkako "setioa" amaitzeko "presio eraginkorra" egiteko eskatu die herrialde sinatzaileei.

Gaza, suntsituta. Artxiboko argazkia: EFE
Gaza, suntsituta
Gaza, suntsituta. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gazako Zerrendaren egoera salatzen ari diren herrialdeak geroz eta gehiago direla nabarmendu du Hamas mugimendu islamista palestinarrak, 80 herrialdek adierazpen bat kaleratu eta biharamunean. Besteak beste, zibilak babesteko aldarria egin dute sinatzaileek.

Israelek Gazan erasoa hasi zuenetik gazatarrek bizi duten "krisi humanitario handiena" salatzeko kaleratutako agiria "txalotu" egin du Hamasek, Filastin hedabideak argitaratu duen testuaren arabera. Halaber, Gazako Zerrendaren aurkako "setioa" amaitzeko "presio eraginkorra" egiteko eskatu die herrialde sinatzaileei. 

"Zibilak babestea ez da aukerakoa, Zuzenbide Humanitarioaren arabera betebeharra eta agindu morala da, eta ezin dugu albo batera utzi", esan dute herrialde sinatzaile horiek.

Gai Humanitarioak Koordinatzeko Nazio Batuen Bulegoari erreferentzia eginez aipaturiko herrialdeek azpimarratu dutenez, Israelek 2023ko urrian erasoaldia abiatu zuenetik krisi humanitario larriena bizi dute Gazan. Halaber, herritarrak goseak daudela ohartarazi dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albiste garrantzitsuak Gazako Zerrenda Gaurko titularrak Gaurko azken ordukoa Israel albisteak Zer gertatzen ari da gaur Palestinan? Hamas gaur Benjamin Netanyahu