Mundua -

Ukrainako gerra

Trumpek iragarri du Kievek eta Moskuk orain arteko preso truke handiena egin dutela

Ukrainak eta Errusiak, baina, ez dute horrelakorik baieztatu. Duela astebete 2.000 preso trukatzeko akordioa adostu zuten.

Kursken izandako eraso bat. Argazkia: EFE
Kursken izandako eraso bat
Errusiak eta Ukrainak 780 preso trukatu dituzte

0:33

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

AEBko presidente Donald Trumpek baieztatu du Ukrainak eta Errusiak bukatu dutela duela astebete adostutako preso trukea.

"Amaitu dute trukea, eta aurki sartuko da indarrean. Zorionak alde biei egindako negoziazioagatik. Garrantzitsua izan daiteke?", esan du Trumpek Truth Social sarean, gai horri buruz xehetasun gehiagorik eman gabe.

Ukrainak eta Errusiak, baina, ez dute oraingoz horrelakorik baieztatu. 2.000 preso trukatzeko akordioa adostu zuten duela astebete.

Atzo, gainera, bi herrialdeek iragarri zuten prest zituztela trukatu beharreko 2.000 presoen izenekin osatutako zerrenda.

Hain zuzen ere, Kremlingo bozeramaile Dmitri Peskovek aurreratu zuen Kieven esku zegoela jada Errusiaren zerrenda, eta erantzunaren zain zeudela. Handik gutxira, Peskovek jakinarazi zuen Errusiak jasota zuela Ukrainak prestatutako zerrenda.

Esan bezala, iragan astean itundu zuten errusiarrek eta ukrainarrek 2022ko otsailetik (gerra hasi zenetik) burututako preso truke handiena egitea. Istanbulen izandako negoziazioetan egin zuten akordioa.

Bestalde, Errusiak aurreratu zuen su-eten akordioa aztertzeko negoziazioak adostu dituztela, bai eta bi herrialde horietako presidenteen arteko balizko goi-bilera bat deitzea ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ukraina Errusia Eguneko albisteak Albisteak Donald Trump Errusia-Ukraina gerra