Mundua -
POLONIAKO HAUTESKUNDEAK
Hauteslekuak itxi berritan ateratako sondeoek berdinketa teknikoa ematen dute Poloniako hauteskundeetan
Lehen datuen arabera, Trzaskowski europeistak garaipen oso estua lortuko luke Poloniako presidentzialetan, Nawrockiren aurretik. Donald Tusk lehen ministroaren hautagaia da Trzaskowski.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Rafal Trzaskowski hautagai liberal eta europeistak, Varsoviako egungo alkateak, irabazi du Poloniako hauteskunde presidentzialen bigarren itzulia, hauteslekuak 21:00etan itxi ondoren egindako lehen inkesten arabera. Hala ere, bi hautagaien arteko aldea hain da txikia, oraingoz enpate teknikoa dagoela esaten baita, emaitza ofizialen berri izan arte.
IPSOSek egindako galdeketaren arabera, Donald Tusk lehen ministroaren Gobernuaren babesa duen hautagaiak % 50,3ko babesa lortu du eta Karol Nawrocki aurkari ultranazionalistak, % 49,7.
OGBk hautestontzian egindako bigarren galdeketak ere abantaila txikia ematen dio Trzaskowskiri, zehazki % 50,17koa Nawrockiren % 49,83aren aurrean.
Halaber, aurreikusten da % 71,2-% 72,8ko parte-hartzea izatea.