Mundua -

BIGARREN Bilera Istanbulen

Istanbulen da Errusiarekin negoziatuko duen Ukrainiako ordezkaritza

Defentsa ministroa buru duen Ukrainako ordezkaritza Istanbulen da dagoeneko, Errusiarekin balizko su-etena negoziatzeko. Eguerditik aurrera izango da bilera, eta tentsioa goraka doan testuinguru batean gertatuko da, duela gutxi Ukrainak droneekin eraso egind baitu.

Foto de archivo de la primera reunión negociadora.
Imagen de la primera reunión negociadora
Foto de archivo de la primera reunión negociadora.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Goizean iritsi da Istanbulera Volodimir Zelenski Ukrainako presidenteak Errusiarrkin su-etena negoziatzeko izendatutako ordezkaritza, Gueorgui Tiji Ukrainako Atzerri Ministerioaren bozeramaileak baieztatu duenez.

Bilera gaur bazkalostean egitea aurreikusi dute. Ukrainako ordezkaritzaren burua Rustem Umerov Defentsa ministroa da. Joan den maiatzaren 16an, Umerov Errusiarekin bildu zen, hiri horretan bertan. Hori izan zen bi aldeen arteko lehen harreman zuzena, hiru urtean.Ukrainak Errusiari eskatu zion haren baldintzen berri bildu aurretik emateko, su-etena aldarrikatzeko, baina Errusiak nahiago izan du agiria gaur bertan aurkeztea, bileran bertan.

Moskurekin Istanbulen egin behar duten bileraren bezperan, Ukrainak inoizko erasorik handiena egin du Errusiako hegazkinen aurka.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Eguneko albisteak Albisteak Errusia-Ukraina gerra