Mundua -
Estatu Batuak
Muskek ezabatu egin du Trump Epsteinen krimenekin lotzen zituen mezua
AEBko presidenteak Musken enpresei kontratuak eta dirulaguntzak berrikusiko dituztela iragarri ostean egin du.
EITB MEDIA
Elon Muskek ezabatu egin du AEBko presidentea, Donald Trump, eta Jeffrey Epstein adingabeen trafikatzaileak egindako krimenak lotzen zituen mezua X sare sozialean. Hori guztia Gobernuak Musken enpresekin egindako kontratuak berrikusiko dituztela iragarri ostean egin du.
"Bonba jaurtitzeko garaia da: Donald Trump Epsteinen artxiboetan dago. Hori baita publiko ez egiteko benetako arrazoia. Egun ona izan, DJT", zioen Elon Muskek ezabatutako mezuak.
Hala eta guztiz ere, ez ditu ezabatu kasuarekin lotutako erabiltzaileen mezuak; aitzitik, erantzun bateratzaileak argitaratu ditu Etxe Zuriaren kontu ofizialeko mezu batean.
Sexu-abusuak eta adingabeen trafikoa egotzita atxilotu zuten Jeffrey Epstein 2019an. Ondoren, atxilotu eta hilabetera, Epsteinek bere buruaz beste egin zuen New Yorkeko kartzelan.
Berehalako erantzuna
Gobernuak Musken enpresekin dituen kontratuak eta dirulaguntzak berrikusiko dituztela irabarri ostean egin du.
"Dena berrikusiko dugu (...) diru asko da. Sorospen handia baita", azpimarratu zuen Donald Trumpek Bedministerko golf klubetik.
Zehazki, Gobernuak SpaceX enpresarekin dituen kontratuak dira horietako batzuk, hurrengo urteetan espaziora sateliteak eta misioak jaurtitzeko sinatutakoak.