Mundua -

Ikus-entzunezkoen legea

Argentinako Justiziak geldirik utzi du ikus-entzunezkoen legea

Legeak hainbesteko hika-mika sortu du, non Argentinako egunkaririk irakurriena den Clarinek salaketa jartzea erabaki duen.

Erreakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Argentinako auzitegi batek herrialde horretako gobernuak bultzatutako Ikus-Entzunezkoen Legea momentuz bertan behera uztea erabaki du. Clarinek jarritako salaketak 2009. urtean onartutako legea bere osotasunean betetzea galaraziko du, iturri judizialek azaldu dutenez.

Gai zibilez zein komertzialez arduratzen den auzitegiko 1. Gelak behin betiko erabakia hartu arte luzatu du legea ez betearazteko erabakia. Clarín egunkariak abiatutako salaketak Cristina Fernandez presidenteak bultzatutako legea bertan behera utzi du, oraingoz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea