Mundua -

LAGUNTZA HUMANITARIOA

Askatasunaren Flotillako lehen lau ekintzaileak deportatu ditu Israelek

Deportaziorako dokumentuak sinatu ez dituzten gainerako zortziak dagokion agintaritza judizialaren aurrera eramango dituzte, kanporatzeak baimentzeko.

Askatasunaren Flotilla Ashdoden porturatzen. Argazkia: EFE
Askatasunaren Flotilla Ashdoden porturatzen
Askatasunaren Flotilla Ashdoden porturatzen. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Askatasunaren Flotillako 12 ekintzaileetako 4 deportatu ditu jada Israelek, deportazio dokumentuak sinatu ondoren, eta gainerako zortziak dagokion agintaritza judizialaren aurrera eramango dituzte, horien kanporatzeak baimentzeko.

Loubna Tuma Askatasunaren Flotillako kideen abokatu israeldarrak azaldu duenez, dagoeneko deportatu dituztenen artean daude Greta Thunberg suediarra, Sergio Toribio espainiarra, eta Omar Faiad (kazetaria) eta Baptiste Andre (ekintzailea).

Astelehen goizaldean Israelek nazioarteko uretan atzemandako Askatasunaren Flotillako 12 ekintzaileak atzo Euskal Herrian 20:00ak zirenean Axdoden porturatu eta Tel Aviveko (Israel) Ben Gurion nazioarteko aireportura eraman zituzten.

Aireportuan deportazio dokumentua sinatzeko aukera eman zieten, Israelen legez kanpo sartu zirela onartuz, baina lauk bakarrik onartu zuten. Gainerako zortziek uko egin zieten eta Ramla hiriko espetxera eraman zituzten, gaur epailearen aurrera eraman aurretik.

Israelgo Atzerri Ministerioak X sare sozialean argiratutako mezu batean azaldu duenez, Madleen ontzian zihoazenei beren herrialdeetako kontsulek harrera egin die. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko azken ordukoa Gazako argazkiak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken ordukoa Israel albisteak azken ordukoa Zer gertatzen ari da gaur Palestinan? Eskubide unibertsalak Gosea Gobernuz Kanpoko Erakundeak Ekialde Hurbileko albisteak Benjamin Netanyahu