Mundua -
Dardara
7,3 graduko lurrikara batek Japoniako ipar-ekialdea astindu du
Inguruko zentral nuklearrek ez dute arazorik izan. Metro bateko olatua izan dute herri askotan.
Erredakzioa
Lurrikara batek (7,3 gradukoa Richter eskalan) Japoniako ipar-ekialdea astindu du gaur goizean, eta, ondorioz, tsunami alerta alerta ezarri dute. Hasieran tsunami alerta ezarri dute, baina bi orduren ostean indargabetu dute.
Kiodo Japoniako albiste agentziak jakinarazi duenez, lurrikararen eragin-eremuan dauden zentral nuklearrek ez dute arazorik izan. Zentral horien artean Fukushimakoa dago, hau da, 2011. urteko tsunamiaren ostean kinka larrian izan zena.
Dardara 18:18an jazo da (09:18 Euskadin), Fukushimatik 366 kilometro ekialdera eta Tokiotik 490 kilometro ipar-ekialdera.
Somako portuan (Fukushimako probintzia) eta Kujin eta 20-40 zentimetro igo dira Irak.
NHK telebistaren arabera, gaurko dardara iazko martxoaren 11n jazo zen lurrikara suntsitzailearen erreplika bat izna liteke, epizentroa gertu egon baita.