Mundua -

Baieztapena

Berlusconi 'arduragatik' bueltatuko da hautagai izatera

Hurrengo hauteskundeetarako hautagaia Berlusconi izango zela adierazi zuten PDLko alderdikideek, baina orain arte inork ezin izan du horrelakorik baieztatu.

Silvio Berlusconi. Argazkia: Efe
Silvio Berlusconi.
Silvio Berlusconi. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Silvio Berlusconi Italiako lehen ministro ohiak hurrengo hauteskundeetara aurkeztuko dela baieztatu du, Mario Monti Gobernuko presidentea bere irteera prestatzen ari den momentuan.

Nahiz eta Berlusconik hainbat alditan errepikatu duen ez zela hauteskunde gehiagotara aurkeztuko, azken egunetan iritziz aldatu duela dirudi.

Azken asteetan hurrengo hauteskundeetarako hautagaia Berlusconi izango zela adierazi dute PDLko alderdikideek, baina orain arte inork ezin izan du horrelakorik baieztatu.

“Irabaztera irtetzen naiz”

Baieztapena gaur heldu da, bere jabetzakoa den Milan futbol taldeko entrenamendu saioa ikusten joan denean. Kirol munduko lexikoa erabiliz, “nik ez dut posizio on bat lortzeko jokatzen, ni irabaztera irtetzen naiz”, esan du.

Lehen ministro ohiaren arabera, “alderdiak 1994. urteko Berlusconi baten antzeko norbait behar zuen, baina ez dute inor aurkitu, eta ez da egia bilatu ez dugunik”

“Etsipenarekin itzuli naiz”

“Ez dut minutu batez Gobernua faltan bota. Etsipenarekin eta ardurarekin bueltatu naiz politikara”, azpimarratu du berriz ere hautagai izateko arrazoiengatik galdetu diotenean.

Hautagai-zerrendak aurpegi berri ugari izango dituela ziurtatu du Berlusconik. "Aspalditik enpresa, lan, unibertsitate eta kirol munduko pertsona askorekin bildu naiz”, adierazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea