Osasuna eta ongizatea -

Kargugabetzeak

Osakidetzak Donostialdeko ESIko gerentea eta zuzendari medikoa kargugabetu ditu

Itziar Perez eta Idoia Gurrutxaga kargutik kendu dituzte azken orduetan. Perezek Donostialdea ESIko (Gipuzkoako garrantzitsuena) kudeatzaile kargua hartu zuen 2019ko urtarrilean. Gurrutxagak 9 urte egin ditu medikuen arduradun bezala.

Donostialdeko ESIko kanpoaldea. EITB Mediako bideo batetik hartutako argazkia.
Donostialdeko ESIko kanpoaldea. EITB Mediako bideo batetik hartutako argazkia.
Osakidetzak Donostialdeko ESIko gerentea eta zuzendari medikoa kargugabetu ditu

1:28

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Osakidetzak Idoia Gurrutxaga Donostialdeko ESIko zuzendari medikoa kargugabetu du, EITBk jakin ahal izan duenez. Azken 24 orduetan Donostialdeko ESIan izandako bigarren kargugabetzea da; izan ere, ostegunean Itziar Perez gerentea kendu zuten kargutik.

Barne mezu baten bidez, orain arteko zuzendari medikoak bere kargugabetzearen berri eman du. Ostiral arratsaldeko lehen orduan jakinarazi diote berari kargugabetzea.

Mezuan, Gurrutxagak ez du zehaztu zergatik kendu duten kargutik. Elgoibartarrak 9 urte egin ditu medikuen arduradun bezala. Gauzak ez direla gaizki egin esan du eta kritikoa izatea aberasgarria dela deritzo.

Donostialdeko ESIan azken 24 orduetan izandako bigarren kargugabetzea da. Ostegunean, Itziar Perez gerentea kargugabetu zuten; berak barne mezuan esan zuenez, kargugabetzearen arrazoia da ez dagoela "lerrokatuta Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiarekin eta Osasun Sailarekin".

Honen kargugabetzea salatzeko bilkura egin dute zerbitzuburu eta gainbegiraleek 08:15ean, Donostia Ospitaleko sarreran. 

Itziar Perezek eskerrak eman dizkie langileei pazienteen "arreta hobetzeko" egunero egiten duten "ahaleginagatik eta konpromisoagatik".

Osasun Sailak berretsi egin du Perez kargutik kendu dutela, baina uko egin dio Donostialdeko ESIaren ordezkapenaren arrazoiei buruzko informaziorik emateari.

Itziar Perezek Donostialdea ESIko (Gipuzkoako garrantzitsuena) kudeatzaile kargua hartu zuen 2019ko urtarrilean, Jose Manuel Ladron de Guevara ordezkatu zuenean.

ETBk jakin duenez, ezinegona gero eta handiagoa da Donostialdeko ESIan bertako arduradunei ez zaielako jaramon handirik egiten. Onkologikoa osasun publikoan nola txertatu, larrialdien kudeaketa eta giza baliabideen eskasia dira eztabaidagaia nagusiak.

Donostialdeko erakunde sanitario integratuak 400.000 mila bat herritar biltzen ditu. Osakidetzak dio antolakuntza aldaketa hutsak direla bi kargugabetzeak.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Osasun Zerbitzu Publikoa EAE Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea